2014/12/07

EH BILDUREN II. BATZAR IREKIA

Joan den azaroaren 29an hauteskundeei begirako EH Bilduren bigarren batzar irekia ospatu zen. Bertan, lehenengo batzarrean finkatutako prozedurari jarraiki, zerrenda osatzen joateko pertsonak proposatu ziren, eta proposatutako izenen artean lehenengo leheneste ariketa bat egin zen. Horretarako, 7 lan talde osatu ziren, eta gaur egun zinegotzi diren pertsonak arlo bakoitzarekin (Alkatetza-hazienda, hirigintza, zerbitzuak, kultura, euskara, giza eskubideak eta tokiko garapena) osatutako fitxa azaltzera pasatu ziren taldez talde. Legegintzaldian egindakoaren inguruko balantze txiki bat, hurrengo legegintzaldirako aurre ikusten diren erronkak, eta arlo horren zinegotzi arduradunak izan beharko lukeen perfilaren inguruko azalpenak entzun ondoren, batzarraren hasieran banatutako orrian bakoitzak berari egoki irizten zitzaizkion izenak proposatu zituen. Behin ariketa hau eginda, atsedentxo bat egin zen, eta tortilla pintxo goxo bat jan eta kafetxo bat hartzeko aukera ere egon zen. Bitartean proposatutako izen guztiekin arloz arloko zerrendak osatu ziren, eta batzarrean zeudenei banatu zitzaizkien. Azken ariketa irtendako izenen artean leheneste bat egitea izan zen, batetik hamarrera ordenatuz arlo bakoitzerako (Alkatetza-hazienda, hirigintza, zerbitzuak, kultura, euskara, giza eskubidak eta tokiko garapena) 10 pertsona egokienak.
 
Lehenetsitako zerrenda horiek hauteskunde batzordearen esku gelditu dira, eta hurrengo asteetan proposatutako pertsonekin egoteari ekingo zaio, zinegotzi izateko izan dezaketen prestutasuna ezagutu ahal izateko. Ariketa hau zerrendaburu izateko proposatu direnekin hasiko da, ahalik arinen batzarrari zerrendaburu proposamen bat aurkeztu ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina