2014/11/09

UDAL HAUTESKUNDEAK 2015: PROZEDURA


Joan de urriaren 25an udal hauteskundeei begirako EH Bilduren lehen batzar irekia egin zen. Bertan zerrendak nahiz herri programa osatzeko jarraituko den prozedura aurkeztu, eztabaidatu eta onartu zen. Taula honetan jasotzen dira jarraituko den prozeduraren mugarri eta zeregin garrantzitsuenak:

ORGANOA
NOIZ
ZEREGINA
Batzar irekia
Urria
Hauteskunde batzordea osatu
Hauteskunde batzordea
Urria-azaroa
Zinegotzi diren pertsonekin bildu, egindakoaren inguruko balorazioa, etorkizunera begira bakoitzaren arloan dauden erronkak eta norberaren asmoen berri jaso. Elkarrizketa hauetatik abiatuta arlo bakoitzeko (alkatetza, herri-ola, ogasuna, hirigintza, zerbitzuak, kultura, euskara, giza eskubideak) fitxa bat osatu. Fitxa horretan ondorengoa jasoko da: Egindakoaren balantze txiki bat, etorkizunera begirako erronka nagusiak, zinegotziaren funtzioak, eta funtzio horiek bete ahal izateko pertsonaren perfila.
Batzar irekia
Azaroa
Landutako fitxetatik abiatuta arlo bakoitzerako hautagai posibleak proposatu, zerrendaburua barne. Proposatutako izenen artean lehenengo leheneste ariketa bat egin.
Hauteskunde batzordea
Abendua
Proposatu diren pertsona ezberdinekin egon, bereziki zerrendaburu izateko proposatutakoekin.
Batzar irekia
Urtarrila
Proposatutako pertsonekin izandako kontaktuen berri eman, eta posible bada, zerrendaburu bat proposatu batzarrak eztabaidatu eta hala badagokio onartu dezan.
Hauteskunde batzordea
Urtarrila-martxoa
Zerrendaburuarekin batera eta batzar irekian proposatutako izenetatik abiatuta behin betiko zerrenda landu.
Batzar irekia
Martxoa
Zerrenda proposamena batzarrari aurkeztu dagokion eztabaidarako. Batzarrak zerrenda onartzen duenean herri programa lantzeko lan taldeak antolatuko dira. Arlo bakoitzeko talde bat osatuko da.
Lan taldeak
Martxoa-apirila
Herri programa osatu.
Hauteskunde batzordea
Martxoa-apirila
Hauteskunde kanpaina diseinatu.
Batzar irekia
Apirila-maiatza
Herri programa eta hauteskunde kanpainaren diseinua aurkeztu batzarrak eztabaidatu eta hala badagokio onartu dezan.

Etxe guztietara bidalitako gonbidapenean esaten zen bezala, EH Bildu bere oinarri eta filosofiarekin bat egiten duten herritar guztiei dago zabalik, eta beraz, deituko diren batzar ireki ezberdinetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Denon eskuetan dago orain dela 12 urte abiatutako herri proiektua garatzen jarraituko duten pertsonak aukeratzea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina