2015/04/04

EH BILDU HAUTESKUNDE ZERRENDA


Hilabete luzeetako prozesuaren ondoren EH Bilduk osatu du 2015eko Udal hauteskundeetarako bere hautes-zerrenda.
6 batzar ireki antolatu dira azaroan hasi eta apirilean bukatu arte. Prozesu ireki eta parte-hartzailea izan da. Batzarrak aukeratu ditu batzorde bakoitzerako zein alkatetzarako hautagaiak eta hauteskunde batzordeak batzarraren mandatua kudeatu besterik ez du egin.
Sarrera honekin baterra aurkituko duzue zerrenda osoa.
Datozen asteetan plaza publikoan aurkituko gaituzue hurrengo lau urteei begirako erronkak definitzeko iritzi eta ekarpenak jasotzeko prest.
 
Laister arte!
 

2014/12/07

EH BILDUREN II. BATZAR IREKIA

Joan den azaroaren 29an hauteskundeei begirako EH Bilduren bigarren batzar irekia ospatu zen. Bertan, lehenengo batzarrean finkatutako prozedurari jarraiki, zerrenda osatzen joateko pertsonak proposatu ziren, eta proposatutako izenen artean lehenengo leheneste ariketa bat egin zen. Horretarako, 7 lan talde osatu ziren, eta gaur egun zinegotzi diren pertsonak arlo bakoitzarekin (Alkatetza-hazienda, hirigintza, zerbitzuak, kultura, euskara, giza eskubideak eta tokiko garapena) osatutako fitxa azaltzera pasatu ziren taldez talde. Legegintzaldian egindakoaren inguruko balantze txiki bat, hurrengo legegintzaldirako aurre ikusten diren erronkak, eta arlo horren zinegotzi arduradunak izan beharko lukeen perfilaren inguruko azalpenak entzun ondoren, batzarraren hasieran banatutako orrian bakoitzak berari egoki irizten zitzaizkion izenak proposatu zituen. Behin ariketa hau eginda, atsedentxo bat egin zen, eta tortilla pintxo goxo bat jan eta kafetxo bat hartzeko aukera ere egon zen. Bitartean proposatutako izen guztiekin arloz arloko zerrendak osatu ziren, eta batzarrean zeudenei banatu zitzaizkien. Azken ariketa irtendako izenen artean leheneste bat egitea izan zen, batetik hamarrera ordenatuz arlo bakoitzerako (Alkatetza-hazienda, hirigintza, zerbitzuak, kultura, euskara, giza eskubidak eta tokiko garapena) 10 pertsona egokienak.
 
Lehenetsitako zerrenda horiek hauteskunde batzordearen esku gelditu dira, eta hurrengo asteetan proposatutako pertsonekin egoteari ekingo zaio, zinegotzi izateko izan dezaketen prestutasuna ezagutu ahal izateko. Ariketa hau zerrendaburu izateko proposatu direnekin hasiko da, ahalik arinen batzarrari zerrendaburu proposamen bat aurkeztu ahal izateko.

2014/11/09

UDAL HAUTESKUNDEAK 2015: PROZEDURA


Joan de urriaren 25an udal hauteskundeei begirako EH Bilduren lehen batzar irekia egin zen. Bertan zerrendak nahiz herri programa osatzeko jarraituko den prozedura aurkeztu, eztabaidatu eta onartu zen. Taula honetan jasotzen dira jarraituko den prozeduraren mugarri eta zeregin garrantzitsuenak:

ORGANOA
NOIZ
ZEREGINA
Batzar irekia
Urria
Hauteskunde batzordea osatu
Hauteskunde batzordea
Urria-azaroa
Zinegotzi diren pertsonekin bildu, egindakoaren inguruko balorazioa, etorkizunera begira bakoitzaren arloan dauden erronkak eta norberaren asmoen berri jaso. Elkarrizketa hauetatik abiatuta arlo bakoitzeko (alkatetza, herri-ola, ogasuna, hirigintza, zerbitzuak, kultura, euskara, giza eskubideak) fitxa bat osatu. Fitxa horretan ondorengoa jasoko da: Egindakoaren balantze txiki bat, etorkizunera begirako erronka nagusiak, zinegotziaren funtzioak, eta funtzio horiek bete ahal izateko pertsonaren perfila.
Batzar irekia
Azaroa
Landutako fitxetatik abiatuta arlo bakoitzerako hautagai posibleak proposatu, zerrendaburua barne. Proposatutako izenen artean lehenengo leheneste ariketa bat egin.
Hauteskunde batzordea
Abendua
Proposatu diren pertsona ezberdinekin egon, bereziki zerrendaburu izateko proposatutakoekin.
Batzar irekia
Urtarrila
Proposatutako pertsonekin izandako kontaktuen berri eman, eta posible bada, zerrendaburu bat proposatu batzarrak eztabaidatu eta hala badagokio onartu dezan.
Hauteskunde batzordea
Urtarrila-martxoa
Zerrendaburuarekin batera eta batzar irekian proposatutako izenetatik abiatuta behin betiko zerrenda landu.
Batzar irekia
Martxoa
Zerrenda proposamena batzarrari aurkeztu dagokion eztabaidarako. Batzarrak zerrenda onartzen duenean herri programa lantzeko lan taldeak antolatuko dira. Arlo bakoitzeko talde bat osatuko da.
Lan taldeak
Martxoa-apirila
Herri programa osatu.
Hauteskunde batzordea
Martxoa-apirila
Hauteskunde kanpaina diseinatu.
Batzar irekia
Apirila-maiatza
Herri programa eta hauteskunde kanpainaren diseinua aurkeztu batzarrak eztabaidatu eta hala badagokio onartu dezan.

Etxe guztietara bidalitako gonbidapenean esaten zen bezala, EH Bildu bere oinarri eta filosofiarekin bat egiten duten herritar guztiei dago zabalik, eta beraz, deituko diren batzar ireki ezberdinetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Denon eskuetan dago orain dela 12 urte abiatutako herri proiektua garatzen jarraituko duten pertsonak aukeratzea. 

2014/10/20

EH BILDUREN BATZAR IREKIA

Hurrengo urteko maiatzean udal hauteskundeak ospatuko dira, eta oraindik denbora asko falta den harren, poliki-poliki hauteskunde zerrenda eta herri programa prestatzeari ekin behar diogu. Gure herrian azken 12 urteetan egin duguna moduan, prozesu hau irekia, gardena eta parte hartzailea izatea nahi dugu, denon artean aukeratu ditzagun EH Bilduren zerrenda osatuko duten pertsonak eta hauek hurrengo 4 urteetan garatuko dituzten proiektuak.
Guretzat EH Bildu ez da 4 partidu politikoen arteko koalizio soila, hori baino askoz gehiago da. Gure herriaren alde lan egiteko tresna gisa irudikatzen dugu, bertan parte hartu nahi duten herritar guztiei irekia. Beraz, berdin dio EH Bildu osatzen duten alderdiren batekin identifikatua sentitzen zaren edo ez, azken 12 urteetan Otxandion aurrera eramandako udalgintza eta herrigintza filosofiarekin bat egiten baduzu, eta herri programaren nahiz hauteskunde zerrendaren osaketan parte hartu nahi baduzu, EH Bilduren bilera irekian parte hartzera animatu nahi zaitugu.
2015 urteko udal hauteskundeei begirako prozesua abiatzeko lehenengo bilera urriaren 25an ospatuko da, goizeko 11:00tan Kultur Etxean.


En mayo del próximo año se celebrarán elecciones municipales, y aunque todavía queda mucho tiempo, poco a poco tenemos que empezar a preparar tanto la lista electoral como el programa. Tal y como viene siendo habitual en nuestro pueblo los últimos 12 años, queremos que este proceso sea abierto, participativo y transparente, para que elijamos entre tod@s a las personas que formaran la lista de EH Bildu así como los proyectos que tratarán de llevar a cabo los próximos 4 años.
Para nosotr@s EH Bildu no es una simple coalición entre 4 partidos políticos, es mucho más que eso. Lo visualizamos como la herramienta para trabajar a favor de nuestro pueblo, abierto a todos los vecinos que quieren participar en el mismo. Por lo tanto, da igual si te sientes o no identificado con alguno de los partidos que lo conforman, si compartes la filosofía municipal y popular desarrollada en nuestro pueblo los últimos 12 años, y si quieres participar en la elaboración de las listas y el programa, te animamos a participar en EH Bildu.
La primera reunión para iniciar el proceso de cara a las elecciones del 2015 tendrá lugar el día 25 de octubre a las 11:00 en el Kultur Etxe.